XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zikinkeria, zaborra, kea... beti ere kutsadurarekin lotu izan ditugun kontzeptuak dira.

1989ko Txapelketa Nagusian, Laudioko saioan, I. Lazkano eta J. L. Eizmendi Loidisaletxe II-nak honako bertso hauek kantatu zituzten gai hau jarri ondoren: Baserriko kea eta fabrikako kea, hor goian egin duzue topo: Doinua: Mutil koxkor bat.

I. Lazkano Ni izan neike aingerutxo bat eta zu berriz mamua gure arteko diferentzia garbi utzitzera nua: Nola arraio zabaltzen dezu horrelako benenua usteldu dezu zeru sapaia zula dezu Ozonua diru iturri zerade baina etzera gauza sanua.

Loidisaletxe II Hori dala ta nere kontutan ez nihoa ezertara zer asmo detan azaldu nahi det gainera hemen bertara: Iritsitzen naiz haizearekin goiko leku danetara sartu behar det jende artean ahaztuko ez den ikara udara negu bihurtuko det eta negua udara.